XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Gaur bertan beren aundinaikeria ala beren agindunaikeria beren aberria baiño geiago maite duten euskotarrak ezagutzen ditut nik).

Andik zortzi urtera, ilergetarrak, suesitarrak eta iazetarrak, gudan ziran berriro Erroma'ren aurka.

Eta oraingo ontan, garaille, euskotarrak!.

Gudu ontan, beste eusko-leiñuek,¿zergaitik ez zuten borrokara jeikitako leiñu aiekin bat egin? Ori ere, bere semeak sekulan bat egiteko gauza ez izatea, Euzkadi'ren betidandiko oben eriogarria dalako.

K. a. III mendearen azkenean gaude.

Erroma'n utzi dugu Escipion.

Laister, zergaitik ez dakigu, (-206), atzera berriz ilergetarrak, eta oraingoan suesitarrak ere bai, Erroma'ren aurka gudan ari zaizkigu.

Bi leiñu bakarrik ostera! Eta, nola ez?, garaituak izango dira.

Gaur Españi'rekin egiazko pakerik ezin lortu dugun bezala, arrazoi beragaitik, guztia bereena egin nai zuten erromatarrekin ezin izan zuten orduango euskaldunek ere benetako pakerik ardietsi.

Ala, zortzi urte geroago, or ditugu berriro erromatarren aurka guduan ilergetarrak, suesitarrak eta jazetarrak, (-196).

Gudu ura nola amaitu zan ez dakigu, baiñan jazetarren aurka, izen aundiko Konsul bat, Katon, bidali zuan Erroma'ko Senatuak.

Frotino edestilariak dionez, 70.000 gudari eta suesitarren laguntza! bear izan omen zituan Katon'ek, Euskalerrian txikiena zan jazetarren leiñua menderatuta, Jaka, aien uri nagusia, izkilluz artzeko.

Laister, suesitarrak ditugu Erroma'ren aurka.

Ez zuten beste eusko-leiñuen laguntzarik izan.

Iberiar-Erdiugartearen iparraldeko erdiari, Hispania Citerior esaten zioten orduan erromatarrek.

Bampacirc;, naiz suesitarren leiñua ere oso txikia izan, Hispania Citerior artako Praetor edo Jaurle Nagusi berria bera etorri omen zan aien aurka, eta Korbion (Sanguesa edo Sos) artuz, garaille amaitu omen zuan guda.

Une ortaz gero, ez zaigu geiago edestian suesitarren izenik aipatuko.

Baskoiak bait liran agertuko zaizkigu.

Izan ere, seguruaski, suesitarrak, eta baita jazetarrak eta oszitarrak ere, baskoien leiñuko zati bereiziak besterik ez bait ziran.